"The California Honeydrops" JAZZ-BLUES ZIRKUITUA
Oakland-eko (Kalifornia) banda hau musika amerikarraren
erroetan murgilduko da, blues, soul, gospel, second line
New Orleans Jazz eta rhythm&blues estiloak besarkaturik.
Emanaldietan, erritmo eta musika-tresna tradizionalak,
lixibarako taula edota Soul Tuba –hari bakarreko
giderrarekin batutako kuboa, antzina kontrabaxu gisa
erabili ohi zena- kasurako, nahasten dituzte euren jatorrizko
musikarekin. Ahotsen armonia, haize-tresnen konponketa
zainduak eta New Orleanseko txokorik sakonenetatik
erauzia izan den erritmo-sekzioa nabarmentzen dira euren
lanean
