"Josten ikasten" ikastaroan izena emateko epea zabalik
Oraingo honetan ikastaro puntual batzuk eskainiko dira: argazkilaritza hasiberrientzat, photoshop, josten ikasteko lehenengo urratsak, sukaldaritza, eta ikastaro berezi bat, euskaraz, jendaurrean hitz egiten ikasteko, laneko elkarrizketetara, proiektuen aurkezpenetara, eta abarretara zuzenduta. Horiezaz gain, ikasturte osorako programaturik, urrian hasi ziren ikastaroetan ere sartzeko aukera izango dute interesdunek, libre dauden leku-kopuruaren arabera. Ikasturte osorako ikastaro hauetan garatzen diren diziplinetan, ikasle bakoitzak bere maila daukanez eta irakaslea bakoitzaren mailari egokitzen zaionez, ez du arazorik sortzen ikastaroa hasita egonda ere, ikasle berriak sartzeak.
