Albisteak
ADOS teatroren "Wilt", ostegun honetan, Zornotza Aretoan
“Esan gezurra, besteek sinesteko” Wilt XX. mendeko liburu anker eta komikoenetakoa dugu. Tom Sharperen lana da, lehenengo aldiz taularatuko dena, eta zinezko ikurra literatura garaikidean, batez ere, komediaren alorrean. ADOS teatrokoek ikuskizun dibertigarria, garratza, entretenigarria eta aldi berean, hausnarketara eramango gaituena, egin dute. Batzuetan gezurra esatea beharra dago besteek sinetsiko badigute
"Josten ikasten" ikastaroan izena emateko epea zabalik
Martxoaren 5ean hasiko da eta izena emateko epea otsailaren 25erarte dago zabalik. Zelaietan bertan egin dezakazue
Udalerriko komertzioen errotuluak, irudi korporatiboa eta web orria euskaraz jartzeagatiko dirulaguntzen 2011ko deialdia
Amorebieta-Etxanoko Ametx erakunde autonomoaren presidenteak udalerriko komertzioen errotuluak, irudi korporatiboa eta web orria euskaraz jartzeagatiko dirulaguntzen 2011ko deialdia onartu du, 230-11 zk.dun dekretuaren bidez. Eskaerak egiteko epea 2011ko abenduaren 30era arte dago zabalik
2011ko Amorebieta-Etxanoko Ametx erakundeak kudeatzen dituen hezkuntzako dirulaguntzen deialdia
Erakunde autonomoko hezkuntza sailatik ematen dituen diru-laguntzen 2011ko deialdia onartu ditu erakunde autonomoaren presidenteak. Eskaerak egiteko epea 2011ko irailaren 19tik urriaren 29ra da. Deialdia eta Oinarriak Ametx-en web gunean eta Zelaietako iragarki oholean ikusgai.
2011-2012 Ikastaroak
Atera da aurtengo ikasturteko ikastaroen zerrenda, parte hartu nahi al duzu?
Ametx erakunde autonomoak euskara ikasteagatik ematen dituen diru-laguntzen 2011ko deialdia
Zelaieta zentroko liburutegia zabalik izango da abuztuko bigarren hamabostaldiko goizetan
Hilaren lehenengo hamabostaldian itxita egongo da zerbitzu hau. • Abuztuaren 29tik aurrera, 10:00etatik 21:00etara zabalduko da liburutegia. • Azterketa sasoian, iraileko lehenengo asteburuan hain zuzen (3an eta 4an), larunbatean goizez eta arratsaldez irekiko dira liburutegiaren ikasketa gelak (10:00-14:00 / 16:00-21:00) eta igandean arratsaldez (17:00/20:00) ikasleek ikasteko leku egokia izan dezaten. • Amorebieta-Etxanoko udal liburutegian 232 erabiltzaileri eman zaie alta 2011n. Gaur egun 6.879 dira, guztira, bertan erregistraturik dauden pertsonak.
Jaietako kartel lehiaketa irabazlea
“Blues Anaiak” izenburua dauka lehiaketa irabazi duen kartelak eta Amorebieta-Etxanon uztailaren 15etik 27ra bitartean ospatuko diren Karmen jaiak iragarriko ditu.
