Ametx
Zornotzako kultura eta euskera zerbitzurako herri erakundea.
Azken aspaldian, gero eta handiagoa da mota guztietako zerbitzuen eskaria kulturaren, aisialdiaren eta euskararen alorretan. Eskaeraren zenbaterainokoak bultzatuta, Amorebieta-Etxanoko udal korporazioak ezinbesteko iritzi zion hurrengo lau urterako plan estrategikoa diseinatzeari. Plan horren bidez definituko ziren azpiegiturei, ekipamenduei, giza baliabideei eta kudeaketarako ereduei zegokienez, hala gaur egungo nola bihar-etziko beharrizanak.
Ametx Fundazioak bere baitan hartzen ditu ondorengo eraikinak, erakundeak eta programak:
- Zelaieta Zentroa (Liburutegia, Ludoteka, Gazte Txokoa, Erakusketa Gelak, Entsegu lokalak, Frontoia...)
- Udal Euskaltegia
- Zornotza Aretoa
- Zubiaur Musika Eskola
- Amorebieta-Etxanoko kultur programak (Erdu Olgetan, Gauero, Eleizetan, Gabonetan Jai, Ibiliaz ezagutu, Udalekuak, Mangamore, Haizetara...)
- Herriko jaien antolaketa (auzoetako jaiak, Inauteriak...)
