Ibilbideak: ibiliaz ezagutu
Ametx erakunde autonomoak ibilbide gidatuak antolatzen ditu, ibili bitartean bisitatzen den eskualdeko paisaiaz eta monumentuez gozatzeko parada eskainirik.
Gidari euskaldunak bidelagun etortzen zaizkigu ibilaldi hauetan. Ibilbidea ondo ezagutu eta bertan ibiltzen laguntzeaz gain, natura eta historiaren inguruko hainbat datu eta informazio ematen dizkiote ibiltariei, euskara izaki ekintzaren oinarrizko komunikazio-hizkuntza.
Irteerok aldez aurretik programatuta dauden larunbat goizetan izaten dira eta autobus zerbitzua jartzen da ibilbidearen hasiera puntuetara iristeko eta amaiera puntuetatik Zornotzara itzultzeko.
Orain arte egindako ibilbideak:
- GR-229 MIKELDI
- GR- 98 URDAIBAI
- ARRATIA EZAGUTZEN
- GR-280 URIBE
- GR-38 ARRAINAREN ETA ARDOAREN BIZKAIKO IBILBIDEA
- LEA-ARTIBAI
- URKIOLAKO LEKU EZKUTUAK

