Udalekuak
Udalekuak programa bi zatitan banatzen da: Udaleku Irekiak eta Musika Udalekuak. Uztailan izaten dira.
Udaleku Irekiak.
4-12 urte bitarteko umeentzako. Txikienak Zelaieta Zentroan eta nagusiagoak Larrea Herri Ikastetxean. Goizeko ordutegia. Bertan mota desberdineko ekintzak burutzen dira: jolasak, kirolak, kultur ekintzak, irteerak, jokoak, …
Musika Udalekuak.
4-12 urte bitarteko umeentzako. Zelaieta Zentroan goizeko ordutegian. Programa honek jolasak eta ekintza ludikoez gain musika, dantza, gorputz adierazpena eta abestiak ere lantzen ditu.
