Agenda
"Wilt" ADOS teatroa
“Esan gezurra, besteek sinesteko” Wilt XX. mendeko liburu anker eta komikoenetakoa dugu. Tom Sharperen lana da, lehenengo aldiz taularatuko dena, eta zinezko ikurra literatura garaikidean, batez ere, komediaren alorrean. ADOS teatrokoek ikuskizun dibertigarria, garratza, entretenigarria eta aldi berean, hausnarketara eramango gaituena, egin dute. Batzuetan gezurra esatea beharra dago besteek sinetsiko badigute
Zinekluba- "El árbol de la vida"
Azpitituluak dituen bertsio orijinala
"Ninika" ELIRALE
Zuria neguagatik eta gorria neguko distiragatik… Ninika gorputzaren oda dugu, jantzien eta mugimenduen bitartez egina. Sentsualtasunez betetako ikuskizun paregabe horretan, haurrek eta helduek une ahaztezina igaroko dute elkarrekin. Hiru dantzarirentzako koreografia-lan honetan poesia eta absurdotasuna korapilatzen dira hainbat sainetetan
Umeentzako zinea- "Copito de nieve" (euskaraz)
Emakumeak laburrean
Emakumeek egindako laburmetraien selekzioa
"Udabarriko kontzertuak" HERRIKO TALDEAK
"Arte-an" DANTZAZ KONPAINIA
DANTZAZ konpainiak Itzik Galili maisu ospetsua izan du berriro lankide ARTE-AN lanean. Oraingo honetan, Israelgo koreografoak Earth Apples bikaina berrartu du sortze lan berria eskaintzeko: Flash de Luxe. Paxkal Indo konpositorearen melodia sortzailea, perkusioek eta txalapartak dakarkigutena darabil euskarri. Bere gaztaroan, interes handiko ibilbidea egina duen Lukas Timulak koreografo eslovakiarra ere izan du kolaboratzaile konpainiak, A place between atalean
Zinekluba- "El viaje a ninguna parte"
Antzerkiaren nazioarteko eguna
“D. Baltasarren animaliak” TELONCILLO teatroa
Urruma egiten duen katua, miauka dabilen txakurra, kuakua egiten duen behia eta ahate zaunkaria aurkitu dituen gizonaren istorioa kontatzen du Los animales de D. Baltasar antzezlanak. Hitzik gabeko ikuskizuna, onomatopeiak, irudiak eta musika protagonista dituena, umorez eta jolasez blai dagoena
"Cão que morre não ladra" COMPANHIA DO CHAPITÓ
Baso sakonean etxe bat, bidexkaren amaieran eskola, barazkiak gau eta egun. Odolaren usain gatzitua. Oilar axolagabea, azeria, otsoa, ehiztariak, umeak eta ogroak. Ogro txiki bat... Ogro txikiak iruzur egingo dio bere patuari. Hiru froga gainditu beharko ditu ogro senari eta desio basatiei aurre egiteko. Aitarengandik jaso du haragi xamurrarenganako gogoa. Amak, aldiz, munduarekin bakean bizitzeko grina oparituko dio
Kimuak 2010
2010eko euskal film labur onenen bilduma
"Nadie lo quiere creer" LA ZARANDA
30 urte luzeko ibilbidea gauzaturik eta 2010ean Kultura Ministerioak ematen duen Antzerti Sari Nazionala jasota, Jerezeko konpainia berezi hau berriro datorkigu Zornotza Aretora azken lanaren aurkezpena egitera: Nadie lo quiere creer. La patria de los espectros. Mamuak azalduko dira bertan, hondarren eta ispiluen babespean... eta galduta dagoenaren sentimenduan jalgiko dira, sekula edukiko ez dugunaren grinan eta inoiz lortu ez izanaren etsipenean. Seguru aski, La Zarandaren ikuskizunik “klasikoena”
“ZUGAN NI"- Gazteen antzerki jolas gunea
Areto antzerkia, kale antzerkia, musika...
