ZORNOTZA ARETOA, 1994ko urtarrilaren 7an inauguratu zen, Amorebieta-Etxanoko Udalak antzinako Zornoza zinema erosi eta birmoldatu ondoren.
Eszena arteen (antzertia, musika, dantza) emanaldietarako eta ekoizpenerako eta zinemaren alorreko erreferentziako espazio bihurtu da harrezkero Zornotza Aretoa, jendeak “Aretoa” izenaz ezagutua eta euskal antzokien SAREA izeneko sare publikoan parte hartzen duena.
Ikuskizunen emanaldiak, gehienetan ostiraletan, asteburuetako zinea eta astearteetako zine-kluba urritik ekainera bitartean eskaintzen dira, aisialdirako eta kulturarako eskaintza bariatua eskainiz. Horrezaz gain, aretoaren instalazioak beste hainbat jardueratarako ere erabili ohi dira: aurkezpenak, proiekzioak, hitzaldiak…
Bertan daude, baita ere, Markeliñe antzerti konpainiaren bulegoak. Izenpetuta dagoen erresidentzia hitzarmenari esker, aretoetarako ikuskizun guztiak bertan prestatu eta estreinatzen dira. Inguruetako beste antzerti konpainia batzuen lanak ere Zornotza Aretoan ekoitzi eta estreinatzen dira aldizka.
Ikusleentzako 363 besaulki daude, 263 patioan eta beste 100 anfiteatroan. Eszenarako ekipamendua (soinua eta argiak) eta zine emanaldietarakoa egokiak dira, eta sarreren aldez aurretiko TELEKA salmenta sistema (944310310) eskaintzen du Zornotza Aretoak. AISILAN enpresari esleituta dago, lehiaketa publikoaren bidez, espazioaren asistentzia teknikorako zerbitzua.
Aretoak 300 bazkide inguru dauka. Urtean 30 €-ko kuota ordainduta, % 25eko deskontua egiten zaie ikuskizun guztietan, eta dohaineko zinemarako 4 sarrera eta urtean 2 ikuskizunetarako joateko aukera. Programazioari buruzko informazioa etxera helarazten zaie.
Ametx erakunde autonomoak zuzenean kudeatutako espazioa da ZORNOTZA ARETOA.

ZORNOTZA ARETOA
Urbano Larruzea z/g
48340 AMOREBIETA-ETXANO
- Arduradun teknikoa. Zigor Gorostiola - 946300168 aretoa@ametx.net
- Programazioa eta koordinazioa. Luisja Ugarte - 946300650 kultura@ametx.net
- Komunikazioa eta publikoak. Marijo de la Hoz - zornotzaaretoa@markeline.com