Erakusketa gelak
Zelaieta Zentroko Erakusketa Aretoak
Aldi baterako diren era askotako erakusketak antolatzeko diseinaturik dagoen espazioa da Zelaieta zentroko erakusketa gela. Arte plastikoetako (pintura, eskultura, grabatua, argazkilaritza…) erakusketak eskaini ohi dira bertan, baina baita oso bestelakoak ere: pedagogikoak, dibulgaziozkoak, bertokoenak nahiz erbestekoenak, profesionalenak eta amateurrenak...
Alderantziz dagoen U baten forma dauka aretoak. Hiru dira hormak, eta guztira 24 metroko azalera daukate, eta 2’55 metroko altuera. Espazioa zabala izanik, bolumena duten lanak era jar daitezke bertan.
