Ludoteka
3 eta 11 urte bitarteko umeentzako.
Amorebieta-Etxanoko 3 eta 11 urte bitarteko umeei zuzenduta dagoen zerbitzua da umeentzako ludoteka. Aisialdiarekin lotuta dagoen zerbitzu hau gune bitan dago banaturik:
- 3 eta 7 urte bitarteko umeentzat bata,
- eta 8tik 11ra bitartekoentzat bestea.
Zerbitzua erabiltzeko Ludotekako Karneta izatea beharrezkoa izango da (ludotekan bertan eskuratu dezakezue). Astero ekintza programazio bat izango da adinaren eta ordutegiaren arabera.
Ordutegia
- Astelehenetik ostiralera 17:00-20:00
