Hemen zaude: Hasiera Zerbitzuak Zubiaur Musika Eskola Deskribapena

Deskribapena

Zubiaur, Zornotzako Musika eta Dantza eskola

Zubiaur, Amorebieta-Exanoko Musika eta Dantza Udal Eskola 2006ko irailean jarri zen martxan, Zornotzako bizilagunen eskariari erantzunez Udalak gauzatutako proiektutik abiatuta.

zubiaur-logoa.jpg

Honakoa da gure ikastetxearen helburua: Musika ikasleentzat, zaletasuna ez ezik, kultura-hezkuntzarako ekarpen garrantzitsua, sentsibilitatearen eta sormenaren garapenerako bidea eta aisialdirako aukera aparta izatea. Hori guztia, profesional bihurtzeko posibilitatea alde batera utzi gabe. Horretarako, kalitatezko musika-prestakuntza eskaintzen dugu, pertsonalizatua, musika-estilo guztiak biltzen dituena, 4 urtetik gorako ikasleei zuzendua, edadean inolako mugarik jarri gabe.

Taldeka jo eta dantza egiteko prestatzen ditugu ikasleak, soziabilitatea eta komunikazioa sustatuz, eta programatzen diren jardueretan eta kontzertuetan parte hartuz, gure irakaskuntza hedaturik Amorebieta-Etxanoko musika eta kultura eskaintza areagotu egiten baita.

 

Idazkaritza

Zubiaur Musika Eskola
Tel.: 946301510
e-maila: zubiaur@ametx.net

Goizez: Astelehenak eta ostegunak 10:00-13:00
Arratsaldez: Astelehenetik ostiralera 15:00-20:00

 

Aurre-Matrikulazioa (2012-2013)

Epea: Maiatzak 7 – 25 (biak barne)

Izena emateko etorri musika eskolara.

Tasak eta deskontuak

 

Kexak, erreklamazioak eta iradokizunak

Orri honetan (PDFa) edo Musika Eskolan bertan ondore horietarako dagoen inprimakia zentroko idazkaritzan entregatuta helaraz ditzakezue zeuen iradokizunak, kexak edota erreklamazioak. Albait arinen erantzungo dizuegu.

 

Ez dago elementurik karpetan honetan.