GAZTE INFORMAZIO BULEGOA
Hauei buruzko informazioa:
- Aisia eta astialdia: Aterpekide-txartela, nazioarteko ikasle-txartela, turismo- eta ostatu-gidak, aisia aktiboa, ibilbideak...
- Enplegua eta prestakuntza: Lan-eskaintzak, ikastaroak, hizkuntzak, bekak eta laguntzak.
- Hezkuntza: Irakaskuntza arautua eta ez-arautua (Batxilerra, prestakuntza-ikastaroak, unibertsitatea...) Gizartea: Sexualitatea, drogak, etxebizitza, boluntariotza...
ZEX SEXU AHOLKULARITZA ZERBITZUA
|
|
|
Gazte Informazio Bulegoan hilean bi ostiraletan. |
| e- posta: zex@ametx.net |
ZU ZEUK DROGA AHOLKULARITZA ZERBITZUA
Gazte Informazio Bulegoan hilean bi ostiraletan
e- posta: zuzeuk@ametx.net
PROGRAMAK
GAZTEBURUAK(14-26 urte)
Zelaietatik gazteentzako asteburuko irteerak: Aisialdirako alternatiba bezala, asteburu bat euren lagunekin eta euren adineko beste gazte batzuekin egoteko aukera emanez, euren aukera ekonomikoei egokituta.
-Helburuak: Gazteen arteko harremanak eta tolerantzia bultzatzea, ezagunekin eta ezagutzen ez direnen artean, elkarbizitzaren bidez. Herriko eskola desberdineko gazteen arteko harremanak bultzatzea.
GAUERO (10-15 urte)
Gazteentzako gaueko aisialdi programa, eskulanak eta tailerrekin. Hilean behin.
GAZTE DISKOTEKA (11-17 urte)
Gazteentzako alkoholik gabeko diskoteka edo diskoteka Light. Hilean behin eta egun berezietan.
GAZTE XEDEA (12-17 urte)
Gaur egun 5 eskola dagoz proiektuan parte hartzen: Lauaxeta, Karmengo Ama, Andra Mari Ikastola, Karmelo eta Urritxe BHIa. Eskola bakoitzean ikasle bat edo bi dagoz korrespontsal bezala lanean eta irakasle bat arduradun bezala.
-Helburuak: informazioa eskoletara heltzea. Gazteak informazioaren partaide bihurtu euren parte hartze aktiboarekin eta eskolekin eta gazteekin sarean lan egitea.
GAZTE IRADOKIZUNAK/JOVENES SUGERENCIAS (12-26 urte)
Buzoiak jarri dira Gazte Txokoan , Gazte Informazio Bulegoa neta internet ziberbuzoia, Zornotzako Gazteen nahiak ezagutzeko. iradokizun hauen bitartez, gazteen zerbitzuen funtzionamenduaren inguruko iradokizunak egin ahal dituzte,edo kontzertuetarako musika taldeak , ikastaroak edo ekintzak proposatu.
GAZTE KARNETA (14-26 urte)
Gazte Karneta Zornotzako 14 – 26 urte bitarteko gazteentzako doako txartela da. Txartelagaz diskontuak lortzen dira erakunde publikoetan: Zornotza aretoa, Zelaieta zentroa, Polikiroldegia… eta herriko zenbait dendatan.