orokor_e.php
zelaieta_a_e.php
zornotza_a_c.php
euskaltegia_a_e.php
zubiaur_e
liburutegia_e
loturak_e.php
egutegia_e.php
popu
gazte
argitalpenak
amorebieta etxano udaletxearen webgunea
 


<<     Ekaina 2010     >>
Ast
Ast
Ast
Ost
Ost
Lar
Iga
 
1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
    
andres espinosa webgunea
HAIZETARA 2010
Amorebieta-Etxanoko euskararen kale erabileraren neurketa
Soziolinguistika Klusterrak 2006ko urrian Amorebieta-Etxanon egindako behaketa zuzenaren bidez lortutako datuak
Argitalpenak (ale bat nahi baduzu bidali e-posta )
Santiago Onaindiak egindako lanak biltzen dituen DVDaren 1000 ale argitaratu ditu Amorebieta-Etxanoko Udalak
Idazlearen lan guztiak bildu dira DVD horretara: liburuak, itzulpenak, olerkiak eta bere izenaz edo zenbait goitizenez izenpetu zituen hainbat artikulu

Martin Olazar Euskarazaleak elkartearen presidenteak, Julen Urkiza, Luis Baraiazarra eta Felipe Garate karmeldarrek eta Paulo Atutxak eta Jokin Astobizak gauzatutako proiektua da.

Hitzarmena izenpetu zuten joan den azaroan Amorebieta-Etxano Udalak eta Euskerazaleak elkarteak, eta horren emaitza da Santi Onaindia Aita Karmeldarraren lana biltzen duen DVDaren 1000 aleren argitalpena.

Idazlearen lan guztiak daude artxibo honetara bilduta: liburuak, itzulpenak, olerkiak, eta bere izenaz edo zenbait goitizenez izenpetu zituen hainbat artikulu. Horrezaz gain, idazlearen biografia laburra eta bideo bat aurkituko ditugu diskoan, Aita Santiren lanerako sarrera gisa.

Honako hauek izan dira proiektua gauzatzeaz arduratu direnak: Martin Olazar, Euskarazaleak elkartearen presidentea, Julen Urkiza, Luis Baraiazarra eta Felipe Garate karmeldarrak eta Paulo Atutxa eta Jokin Astobiza.

Hitzarmenaren puntuetako bat DVDak argitaratzearena izaki, Ametx erakunde autonomoak 3500 €ko ekarpena egin du helburu horretarako.

Santi Onaindia

Santi Onaindia Amoroton jaio zen 1909. urtean. Hamabi urte zituela, Amorebietan dagoen Larreako Karmeldarren Komentura sartu zen, eta bertan jardun zuen lanean, nekerik ezagutu gabe, berrogeita hamar urte luzez.

Gerra Zibila baino lehen eman zituen lehenengo urratsak literaturan, olerkiak idatziaz. Francoren garaiko kartzelak ezagutu zituen, eta behin baino gehiagotan erbesteratu zuten. Garai horretakoa da Milla euskal olerki eder (1954) antologia poetikoa. Euskaraz idatzita dauden olerkien gaineko lanik oparoenetakoa dugu berau. Karmel (1956) Olerti (1959) eta Aurrera (1968) aldizkarien sortzaile eta sustatzaile izan zen. Hainbat dira aldizkari horietan idatzi zituen artikuluak, baina zerbait nabarmendu behar izanez gero, aldizkarion orriak baliatuz, eta batik bat lehiaketa lirikoen bidez, olerkari berriei eman zien bultzada litzateke aipagarriena. Azpimarratzekoak dira, halaber, Aita Santiren lan handiaren barruan, besteak beste direla, Goethe, Dante eta Virgilio idazle klasikoen lanen itzulpenak.

Bertsolaritzarekin lotutako hainbat lan ere argitaratu zuen, eta horien artean aurki dezakegu Gure Bertsolariak antologia (1964). Euskaltzaindiaren ohorezko kidea izan zen, eta Euskal Letren Saria eman zioten 1990ean.

ANDRÉS ESPINOSA "Mendizale eta bidaiaria " (mapa)


Homologatutako ibilbide honek Andres Espinosaren bizitza eta abenturen berri gonbidatzen zaitu.

Bidetan jarrita dauden hiru interpretazio-mahaiek euskal mendizaletazunean lorratz sakona utzi zuen pertsonaia guztiz interesgarria ezagutaraziko dizu. Aisialdi-proposamen hau era eta adin guztietako pertsonentsat da, ondo berezitako bi zati ditu-eta: erraza eta erosoa bata, luzeagoa eta gogorragoa bestea.

ZORNOTZA EZAGUTU "Espacios naturales de Amorebieta-Etxano"


Amorebieta-Etxanoko eremuetako batzuk bi natur gune babestu garrantzitsuren parte dira.

Iparraldean, Urdaibaiko Biosfera Erreserba,. eta Hegoaldean Urkiolako parke naturala.

ZORNOTZA EZAGUTU 4 "Amorebietako Ituna"

1872ko Maiatzaren 24an, eguerdiko hamabietan, Belaustegigoitia jaunaren etxean izenpetu zen Amorebietako Ituna...
ENRIKE RENTERIA 1900-1982


Liburu hau Enrrike renteriari omenaldia egin nahi dio.

Margolari horrekigurunea bere lurra sakonki maite duenaren emozioaz eta bizitazunaz eskuratzen jakin nahi zuen.

PATRIMONIO MONUMENTAL DE AMOREBIETA ETXANO

Amorebieta-Etxanoko eraikuntza ondarearen katalogoa.
 
 
 
   
     



© Ametx Erakunde Autonomoa
zelaieta@ametx.net Telf: 94 630 06 50 Fax: 94 630 06 51