orokor_e.php
zelaieta_a_e.php
zornotza_a_c.php
euskaltegia_a_e.php
zubiaur_e
liburutegia_e
loturak_e.php
egutegia_e.php
popu
gazte
argitalpenak
amorebieta etxano udaletxearen webgunea
 


<<     Abendua 2008     >>
Ast
Ast
Ast
Ost
Ost
Lar
Iga
1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
31
    
andres espinosa webgunea


AMETX: Amorebieta-Etxanoko Kultura eta Euskara zerbitzuetarako erakunde autonomoa

Azken aspaldian, gero eta handiagoa da mota guztietako zerbitzuen eskaria kulturaren, aisialdiaren eta euskararen alorretan. Eskaeraren zenbaterainokoak bultzatuta, Amorebieta-Etxanoko udal korporazioak ezinbesteko iritzi zion hurrengo lau urterako plan estrategikoa diseinatzeari. Plan horren bidez definituko ziren azpiegiturei, ekipamenduei, giza baliabideei eta kudeaketarako ereduei zegokienez, hala gaur egungo nola bihar-etziko beharrizanak.
(F.1) Bost fasetan gauzatu da lan hau, egoeraren ANALISIA eta DIAGNOSTIKOA egin ondoren. Puntu indartsuak eta ahulak, eta mehatxuak eta aukerak (AMIA) honakoak definitzera datoz:

Egitekoa, Ikuspegia eta Balioak

Amorebieta-Etxano udalerriaren kultur eskaintza eta zerbitzuak sustatuko dituen erakunde publikoa izatea du helburu gure entitateak. Horretarako, bere esku dituen beharrezko baliabideak erabiliko ditu alde batetik, eta berenak edota besterenak diren arte-ekimenak integratuko bestetik, betiere kalitatezko kultur proiektua bermatzeko xedearekin.
Etorkizunari begira, kultur proiektu berezia finkatzea eta garatzea dugu helburu, proiektuaren kanpora begirako proiekzioa ahaztu gabe. Hori horrela, bide bikoitza urratu beharrean gaude: alde batetik, Amorebieta-Etxano udalerriko biztanleek kulturaren alorrean, bai gaurko egunean eta bai etorkizunean, izan ditzaketen beharrizanei, itxaropenei, kezkei erantzutea da gure xedea. Bestetik, berriz, eta aurrekoaren osagarri gisa, kultur sorkuntzaren gune bilakarazi nahi dugu gure proiektu hau.
Azken batean, gure udalerriak bere izango duen kulturnortasuna sortu eta agerian azalarazi nahi dugu, kudeaketa eraginkorraren eta berritzailearen bidez.

Honako ezaugarriak izango ditugu gidari urratuko dugun bidean:
* Hiritarrenganako hurbiltasuna
* Zerbitzuen kalitatea
* Etenik gabeko komunikazioa
* Talde-lana
* Koordinazioa
* Etenik gabe ikasten eta hobetzen jardutea

Estrategia-esparrua

Bigarren fasera helduta, ESTRATEGIA-ESPARRUA definitzea dagokigu. Inguruaren gaineko datuak eskuan, 2004-2007 epea definitu dugu. Epe horretan prebentzio eta euste ekintzak jarriko dira abian, ahulen gertatzen diren faktoreei erreparaturik.
Sei lerro estrategikotan eta lerrooi dagozkien helburuetan islatu da esparru hau.

 

IZENA

HELBURUAK

PROIEKTU BIDERAGARRIAK

1

ZERBITZUAK FINKATZEA. LEHENDIK DAUDEN BALIABIDEAK BALIATZEA ETA JARDUKETA BERRI ETA KOHERENTEAK SORTZEA

1. Toki publikoak hiritarren eta kultur gertaeren topagune bilakatuta, beraien erabilera eta gozamena sustatzea.
2. Lehendik dagoen kultur eskaintza mantendu eta hobetzea, ekintza zehatzak erabilita.
3. Kultur eskaintza/zerbitzu anitza sorraraztea, biztanleria guztiarengana iristeko xedearekin.
4. Hiritarrei arreta eta informazioa emateko zerbitzu pertsonalizatua sortzea.
5. Euskaraz dauden ekintzak bultzatzea.
6. Kultur taldeak eta partaidetza suspertzea.
7. Kalea kulturaren zerbitzuan jartzea.

1.Bezeroentzako harrera eta informazio zerbitzua: Gazte Informazio Bulegoa (Gazte Plana), Iradokizunetarako eta erreklamazioetarako prozedura.
2. Zelaieta Zentroko bazkideak.
3.Hiritarren kultur eskubideak eta betebeharrak.
4. Ludoteka.
5.Gazteentzako Kultur Aisia.
6.Liburutegiaren dinamizazioa.

2

AMOREBIETA-ETXANOKO KULTURGINTZA NORABIDE GUZTIETARANTZ ZABALTZEA

1. Bertako kultur irudia sustatzea.
2. Kultura jendearentzako erreferentzia-puntu berezitu bilakaraztea, komunikazioari dagokionez eta edukiaren isla gisa.
3. Kulturaren eskaintzaren eta balioen berri emateko beharrezkoak direnhedabideak sortzea edo bertan partaide aritzea.
4. Ondare ukigai nahiz ukiezinaren gaineko ezagutza areagotzea, ikuspegi hezitzailea erabilita, eta gure kultur nortasunaren indartzaile gisara.
5. Liburutegiaren irudia eta eragina hobetzea.

7. Kanpoko komunikazio-plana.
8. Udal komunikazio-plana.
9. Hedabideen sorrera.
10. Zerbitzu-karta.
11. Kanporako proiekziodun kultur gertaera.
12. Ondarearen zabalkuntza.

3

LURRALDEAREN ETA UDAL JARDUKETARENARTEKO OREKA BERMATZEA

1. Amorebieta-Etxanoko auzoetako bizilagunei dagoen kultura-eskaintzaren gaineko informazio osatua helaraztea.
2. Auzoetako kultur jarduerak sustatzea, direla tradiziozkoak, direla sortu berriak.
3. Auzoetako bizilagunek etengabe udalerriko erdiguneko kultur bizitzarekiko lotura izateaz arduratzea.

13. Komunikazio-planaren segimendua.
14. Auzoetako gertaerak.
15. Garraioa.

4

GIZARTE ETA KULTUR EKIMENAK INTEGRATZEA ETA BERMATZEA

1. Gizarte eta kulturaren alorreko elkarteak esparruaren kudeaketaren partaide bilakaraztea.
2. Elkarteen kalitatezko arte-ekimenei irtenbidea ematea era normalizatuan.
3. Elkarteekin eta elkarteen artean, noranzko biko komunikaziorako sistema sorraraztea.
4. Elkarteen arteko kudeaketa bateratuasustatzea.
5. Hiritarren eta elkarteen arteko harremanak erraztea.

16. Elkarteen kontseilua.
17. Dirulaguntzak, hitzarmenak, lokalak normalizatzea.
18. Datu-baseak.
19. Kultur (kirol) elkarteen feria.

5

KULTUR SORKUNTZA ETA HEZKUNTZA SUSTATZEA

1. Kalitatezko prestakuntza- eta hezkuntza-eskaintza sortzea, biztanleria-sektore guztien neurrirakoa. Oso kontuan hartuko da euskararen erabilera eta zabalkuntza.
2. Geure eta besteren arte-ekimenen alde jardutea, udalerrian eragina izanez gero.
3. Udalerriko artisten lanen zabalkundearen euskarri jardutea.
4. Lehenaldiko eta gaur egungo arte-sorkuntza babestea eta aintzatestea, guztiona bihurraraziz.

20. Sortzaileen aintzatespena: erakusketak, sariak.
21. Euskara Fundazioaren dinamizazioa.
22. Musika Eskola.
23. Tailerrak eta prestakuntza-saioak.

6

KUDEAKETA SISTEMA HOBETZEA, SEGIMENDURA ETA EBALUAKETARA BIDERATURIK

1. Gaur egungo antolakuntza-egitura sendotzea, estrategia-esparrua jarraipenerako bermatasunez inplementatu ahal izateko xedearekin.
2. Kudeaketa eta antolakuntza sistema autonomoa eta administrazio-harrerarako irizpideduna bideratzea. Hiritarren kultur beharrizanei erantzun globala emateko aukerak areagotuko dituen sistema.
3. Proiektuetan inplikaturik dauden langile guztien arteko koordinazioa eta barne-komunikazioa hobetzea.
4. Burutzapena kontrolatzeko eta beharrezkoak diren hobekuntzak abian jartzeko, helburu neurgarri eta hautemangarriak bilatuko dituen planifikazioa ahalbidetzea.
5. Langileen gaikuntza eta prestakuntza etengabea sustatzea eta hobetzea.
6. Eragile publiko eta pribatuekiko sinergien alde jokatzea, baliabideak optimizatze aldera.

24. Erakunde autonomoa. AMETX
25. Giza Baliabideen alorreko beharrizanen kudeaketa.
26. Kalitatearen kudeaketarako sistema.
27. Prozesuen kudeaketa.
28. Kanpo-harremanak: lokal publikoak eta pribatuak.

Proiektu estrategikoa

PROIEKTU ESTRATEGIKOA artikulatu da hirugarren fasean. Horretarako, ondoren “PROZESUEN MAPA”n islatu diren lan-prozesuak identifikatu dira, mapa hori izango baita kudeaketa-sistema osatzen duen egituraren irudikapen grafikoa.

Ekintza-plana

EKINTZA-PLANA egitean, 2004-07 epean zein proiektu burutuko den definitu nahi izan da. Definiturik dauden Egitekoari, Ikuspegiari eta Balioei egokituak beharko dute izan proiektuok, eta estrategia lerroekiko koherentzia gorde.
Urteroko ebaluaketa eskatzen du, halaber, ekintza planak. Hainbat parametroren jarraipena eta kontrola gauzatuko da horretarako. Honakoak dira: Ezarpen-epeak, Adierazleak eta Gauzatutako Proiektuak.

Antolakuntza-modeloa

ANTOLAKUNTZA-MODELOAren definizioa.
Plan Estrategikoa behar den moduan osatua egongo bada, ezinbestean definitu behar dira eraginkortasuna bermatuko dioten antolakuntza-sistemak. Kontuan hartu izan diren aldagarriek AMETX ERAKUNDE AUTONOMOA sortzera eraman gaituen errealitatea erakutsi digute.

ZELAIETA

Udal Euskaltegia

BESTELAKO JARDUERAK ETA GERTAERAK

MUSIKA ESKOLA

KULTUR EGITARAUAK

Zornotza Aretoa

* LIBURUTEGIA
* LUDOTEKA
* GAZTE-TXOKOA
* AUDITORIOA
* IKASTEKO GELAK
* KONTZERTUEN ARETOA
* LOKALAK
* KULTUR ELKARTEAK
* TAILERRAK
* GRABAZIO-ESTUDIOA
* JARDUERA FISIKORAKO ARETOA
* FRONTOIA
* IKASTAROAK
* ERAKUSKETA ARETOA

* Auto-ikaskuntza
* Cibergela
* BOGA
* Talde bereziak
* Pertsonalizatua
* Maila guztiak
* Diru-laguntzak

* HERRIKO JAIAK
* AUZOETAKO JAIAK
* Unibertsitate-aisialdia
* “HAIZETARA”
* INAUTERIAK

2006-07
Inaugurazioa

“ERDU OLGETAN”
"GAUERO”
“GAZTE DISKOTEKA” “GAZTE KONTZERTUAK” “ELEIZATAN”
“PLAZATAN”
“GABONETAN JAI” “ZORNOTZA EZAGUTUZ” “UDALEKUAK” “GABONETAKO KONTZERTUAK”

ZINEMA
DANTZA
ANTZERTIA
MUSIKA

 
 
 
   
     



© Ametx Erakunde Autonomoa
zelaieta@ametx.net Telf: 94 630 06 50 Fax: 94 630 06 51