|
| Zornotza Aretoa |
|
| ANTZERKIA |
 |
glu glu produkzioak
“Marika de playa”
Apirilak 24 ostirala- 21:00etan
|
Patxi Pérez aktore ezaguna dugu Glu-Gluren produkzio berri honen
egilea eta protagonista (Mila Espigarekin batera). Komikotasuna
erabilita, berrogei urteak beteta izanik, krisiek jota dagoen gizonezko
baten (Victor) estualdiak aurkeztuko dizkigute.
Adinak eragindako krisia, bikotearen krisia, nortasunaren ziozko
krisia… bere burua ere ez du ezagutzen dagoeneko. Zalantza-itsaso
horretan murgilduta, bakardadetik ihes egin eta bere desioak lortzeko
irtenbidearen bila ibiliko da hondartzan. Eta Marta aurkituko du
bertan, ihesean dabilen eta eguzkia lasai hartzen utz diezaioten
besterik nahi ez duen emakumea.
Egilea: Patxi Pérez
Banaketa: Mila Espiga, Patxi Pérez
Musika: Israel Santamaría
Zuzendaritza: Ana Pérez
Iraupena: 70'
10 € |
|
 |
HISTRION TEATRO
“El amor de Don Perlimplín con Belisa en su jardín”
Maiatzak 15 ostirala- 21:00etan
|
Askoren ustez, García Lorcaren testuen arteko interesgarrienetakoa
da esku artean duguna, darion sakontasunak eta poesiak aparta
egiten dutelako. Egileak berak “aleluia erotiko”tzat zuen.
Tragikomediaren ildo nagusia aldez aurretik hitzartutako eskontza
batek finkatzen du. Perlimplin senargaia, maitasunik ezagutu ez
duen agurea da; emaztegaia, berriz, beste batekin maiteminduta
dagoen Belisa gaztea.
Eszena gainean apaindura gutxi eta kritikak txalotutako zuzendaritza
bikaina: “sormenaren harrak eta lanerako zintzotasunak bat egiten
dutenean emaitza sirrara besterik ezin da izan”, horra hor Histriónen
proposamena.
Egilea: Federico García Lorca
Banaketa: Manuel Salas, Gema Matarranz,
Alfonsa Rosso
Enrique Torres,
Pepe Penela,
Asun Ayllón
Bibolina: Bruno Axel
Musika: Inmaculada Almendral
Zuzendaritza: Juan Dolores Caballero
Iraupena: 65'
10 € |
|
| UMEENTZAKO ANTZERKIA |
 |
la galera encantada
“La arena y el agua ”
Apirilak 4 larunbata- 20:00etan
|
Hector Presak eta Dora Stermanek 1978an sortutako antzerki konpainia argentinarra da La Galera Encantada. Euren sorterriko antzerkigintzan estilo propioa garatu dute 80 ikuskizunetik gora ekoiztuta, eta ibilbide luze horretan egindako lanek hainbat sari eta aintzatespen ekarri dizkiete.
Familian ikusteko antzezlan honen bidez, aldatzeko aukeraz, esperientzia berriak partekatzearen garrantziaz eta, bizitzaren zenbait unetan, etorkizun hobea lortze aldera aldaketak egitearen komenigarritasunaz hausnartzeko bidean jarriko gaituzte La Galera Encantadakoek.
Banaketa: Hector Presa, Lali Lastra, Matias Zarini, Sol Ajuria
Zuzendaritza: Hector Presa
Musika: Angel Mahler
Iraupena: 55'
FETEN 2008: Premio mejor Actor y mejor dramaturgia
8 € |
|
 |
ENLALONA ANTZERKIA
“Barre Laborategia ” 5-10 urte
Maiatzak 23 larunbata- 18:00etan
|
Ikuskizun didaktikoa eta parte hartzera bideratua. Laborategi batean
bere kasaa dabilen pailaso edo, hobeto esanda, zientzilari eszentriko
batek beste profesional batzuei (ikus- entzuleei) dei egingo die 3
estigma argitzeko, magia dirudi baina ez da.
PRESIOAN OINARRITUTAKO HIRU ESPERIMENTU FISIKO:
1.- Nola sartu arrautza botila batean.
2.- Nola egin hogei pertsonentzako airezko koltxoi bat globoekin.
3.- Nola sortu suziri ekologikoa, ura duelarik erregai bacará..
Barre eta algara artean, ikus-entzuleak umorearen laborategi
honetan parte hartuko du.
Egilea: Paula Susana Alfieri
Aktoresa: Nerea Ariznabarreta
Iraupena: 55'
4 € |
|
| MUSIKA |
 |
KIRMEN URIBE - MIKEL URDANGARIN
"Internet café " MUSIKA, POESIA
Maiatzak 29 ostirala - 21:00etan
“Bar Puerto” eta “Zaharregia, txikiegia agian” lanen arrakastaren
ostean dator proposamen berri hau. Ikuskizuna mezu elektronikoetan
dago oinarrituta batez ere, egileek beraiek elkarri bidaltzen dizkioten
Internet bidezko mezuetan, hain zuzen. Mezuek, gogoetak,
pasadizoak, bidaitekao inpresioak eta egoera pertsonalak jasotzen
dituzte eta askotan, kantak eta poemak eramaten dituzte atxikirik.
“Internet Kafe” ikuskizun xamur eta desberdina da, humores
zipriztindua. Nika Bitchiashvili bibolinjoleak laguntzen du bikotea
eszenatokian, giro epelak eta soiltasuna bilatzen duen eszenaratze
batean.
Ahotsa: Kirmen Uribe
Ahotsa eta kitarra: Mikel Urdangarin
Bibolina: Nika Bitchiashvili
Iraupena: 70'
8 € |
|
| ZUGAN NI Gazteen Antzerki Jolas Gunea |
 |
ESKOLEN ARTEKO II. ANTZERKI LEHIAKETA
“ZUGAN NI” Markeliñe antzerki taldeak zuzendutako proiektu bat da, San Agustin, Zornotza Aretoa, Arriola
Kultur Aretoa, Lasarte Kultur Aretoa eta Iurretako Kultur Etxearen laguntzagaz. “ZUGAN Ni” egitasmoak 14
eta 18 urte bitarteko eskualdeko gazteen artean sorkuntza artistikoa eta antzerkigintza zabaldu nahi ditu.
Apirilak 29 asteazkena - 20:00etan
"Romeo y Julita " KARMELO IKASTETXEA - A TALDEA
"Don't touch TB " IGORREKO INSTITUTOA - A TALDEA
Apirilak 30 osteguna - 20:00etan
"Sorgin" URRITXE INSTITUTOA
"MIT" IGORREKO INSTITUTOA - B TALDEA
Maiatzak 6 asteazkena - 20:00etan
"Rigor Mortis" ZELAIETA TALDEA
"Ez direnak" JESUITAKO TALDEA
Maiatzak 7 osteguna - 20:00etan
"El pozo es nuestro " KARMELO IKASTETXEA - B TALDEA
"Errota ostatua " IURRETAKO INSTITUTOA
3 € |
|
| DANTZA |
 |
LUNA DE ORIENTE
“Orient Connection ”
Maiatzak 9 larunbata- 20:00etan
|
Hainbat artistak osatuta dago Luna de Oriente Konpainia, jatorri
ezberdinetakoak izan eta dantzan, musikan eta interpretazioan
esperientzia zabala duten hainbat artistak hain zuzen. Ekialdeko
dantzak, flamenkoa, klasiko espainiarra, dantza afrikarrak…
Misterioz, magiaz, kolorez eta alaitasunez betetako ikuskizuna da
Orient Connection. Indiara eramango gaitu, Alejandro Magnoren
mundura, edota Topkapiko jauregiko intrigetara, elementu
tradizionalak (jantziak, musika…) eta elementu garaikideak eta
berritzaileak konbinatuz.
Zuzendaritza:
Lubna Shakti
Dantzariak: Alejandra Weil, Carmen RCristina,
Gadea, Erika
Turkan, Eva Guerrero, Julio
Joseph, Lubna Shakti,
Graciella Shakti, Nadia
Corazón, Paz Corrales,
Rebeca al-Dunia, Sonia
Alejandre, Sonia Sampayo.
Musikoak: Hames Bitar, Abdalah Afazaz
Iraupena: 90’
12 € |
|
 |
CIRCLE OF TRUST-LOGELA MULTIMEDIA
“Papiro.. flexia”
Ekainak 5 ostirala- 21:00etan
|
“Circle Of Trust” hip-hop (breakdance) dantza sortzen du, “Logela
Multimedia”k musika eta bideo sorkuntza; Ondorioa “papiro…flexia”
ikuskizuna. Dantzariak euren mugimendu indartsuak denbora
errealean sortutako irudiekin nahasten dituzte. Abiapuntua folio txuri
bat da, non bere forma manipulatuz mila konbinazio sortu daitezke.
Ikuskizun dibertigarria oso.
Dantzariak:
Circle Of Trust,
Ignacio Fernandez,
David Ventosa,
Alberto Pardo,
Marcos Pardo,
Adrian Moreno,
Juan Manuel Aragón.
Bideoa:
Imanol Garaizabal
Musika:
Ander Garaizabal,
Gorka Molero
Iraupena: 60’
10 € |
|
| UDABARRIKO KONTZERTUAK |
 |
HERRIKO TALDEAK
ABES-KIMU ABESBATZA
CORAL ZORNOZA
MUNDAKAKO ABESBATZA
CORO SAN ANDRES Sergio Domingo (Asturias)
Maiatzak 30 larunbata- 20:00etan
LARRAKO ESKOLA
Ekainak 4 osteguna- 20:00etan
ZUBIAUR MUSIKA ESKOLA
Ekainak 16 asteartea- 20:00etan
|
|
| PREZIOAK, DESKONTUAK eta ABONUAK |
ZINE PREZIOAK 2009 |
| Zinema .............................................................................................................. |
4,00 € |
| Umeentzako Zinea .............................................................................................. |
2,60 € |
| Zinekluba............................................................................................................ |
3,40 € |
| Zinekluberako abonoa (4) .................................................................................... |
9,40 € |
| Zine orokorrerako abonoa .................................................................................... |
10,00 € |
|
BAZKIDEAK |
Banakako kuota....................................................................................................
* Zuzeneko ikuskizunen sarreren prezioan %25eko deskontua
* Urtean zuzeneko bi ikuskizun dohainik eta deskontuak SAREAko Bizkaiko Antzokietan |
30,00 € |
| 14 urte beherakoentzat eta Gazte-Txarteldunentzat Kuota ........................................ |
15,00 € |
| Familia bereko hirugarren bazkidea eta hurrengoak .................................................. |
15,00 € |
| Hobari bereziak kuotetan familia unitate bakoitzeko urteko diru sarrerak 4.184,00 €-tik beherakoak izanez gero. |
|
|
|