Zornotza Aretoa
DANTZA

dantzaz konpainia
“1.01

Urtarrilak 15 ostirala - 21:00etan

"Lur Sagar" lanaren arrakastaren ondoren, Europako hiru dantzari ospetsu gonbidatu ditu berriro DANTZAZ Konpainiak ikuskizunaren sorrerarako. Lau koreografia oinarri hartuta, Christophe Garcia frantziar-quebecarraren xarma eta umorea, Eric Gauthier kanadarraren energia asmatzailea eta Hilde Köch donostiarraren sortzeko gaitasuna konbinatzen dira era bikainean.

"Songeurs": Christophe Garcia
" Torque": Hilde Köch
"Ballet 101", "Björk Duets": Eric Gauthier
DANTZARIAK: Aurelien Alberge, Sophie Antoine, Damien Bougas, Charline Debons, Anneleen Dedroog, Raphaël Canet, Nuria Gimenez, Mireia Gonzalez, Giovanni Insaudo, Marine Sanchez, Luca Scarpa
ZUZENDARI ARTISTIKOA: Adriana Pous
IRAUPENA: 70'


10 €

Umeentzako dantza
NATS NUS DANZA

“Maps

Maiatzak 15 larunbata - 18:00etan

Gizakiak, betidanik, bidaiatzeko irrika sentitu izan du, beste toki eta kultura batzuk ezagutzekoa, mugetatik haratago joanda, sentsazio berriak esperimentatuz, eta bizitzeko, pentsatzeko eta komunikatzeko era ezberdinak aurkituz. Hori izan da, Maps ikuskizunaren mamia.
MAPS, bidaia bat mundu zabaleko kulturen mapetan barrena.


DANTZARIAK: Gema Diaz, Emili Gutierrez, Joan Palau, Noemi Ventura
MUSIKA: Cristina Villalonga, Nan Mercader, Cabo San Roque
IDEIA ETA ZUZENDARITZA: Claudia Moreso
IRAUPENA: 50'


4 €

ANTZERKIA

titzina teatro
“Exitus

Otsailak 20 ostirala - 20:00etan

Ehorztetxe bateko beharginak, lan bila dabilen gizonak, botika-industriako zuzendariak eta abokatuak, beraien bizitzak nahasten dituzte, patuak batzen dituelako kontzientzi aizan e zarren. Ikuspuntu zeharo ezberdinak heriotzari aurre egiteko.
Titzina teatro eszenatokietan dugu atzera ere, hainbat pertsonaia eta egoera era dinamikoan, poetikoan eta estilo tragikomikoan tartekatuz, Diego Lorca eta Pako Merino sortzaileen eskutik.

BANAKETA: Diego Lorca, Pako Merino
IDEIA ETA ZUZENDARITZA: Diego Lorca, Pako Merino
IRAUPENA: 75'




10 €

saga producciones
“La muerte y la doncella"

Martxoak 13 larunbata - 20:00etan

Latinoamerikako lanik antzeztuena, justiziaren eta barkamenaren, oroimenaren eta ahanzturaren gaineko klasikoa, dugu "La muerte y la doncella". Ozenkin gutxitan egindako galderak miatzeari ekin dio Dorfmanek: "Nolatan bizi daitezke lur berean zapaltzailea keta zapalduak? Nolatan esar daitezke mahai berberean?" Gaur egun ere indarrean diraute horrelako galderek, idatziak izan zirenetik iragandako denborak higatu gabe.

EGILEA: Ariel Dorfman
BANAKETA: Emilio Gutierrez Caba, Luisa Martín, José Saiz
ZUZENDARITZA: Eduard Costa
IRAUPENA: 120'



14 €

endeca teatro
“El mundo al revés. Una historia de bufones

Martxoak 26 ostirala - 21:00etan

"Duela hogeita hamar urte, gauza miragarrien herrialdea bisitatu ondoren, ispiluan sartu zen Alizia, alderantziz dagoen mundua deskubritzeko. Gaur egun berriro sortuko balitz, ez luke ispilurik zeharkatu beharrik izango: nahikoa luke leihotik begiratzea. Milurtekoaren hasieran agerian dugu alderantzizko mundua: ezkerraldea eskuinaldean, zilborra bizkarrean eta burua oinetan". Eduardo Galeano

BANAKETA: Xabier Artieda, Naiara Carmona, Estefanía de Paz, Maialen Diaz, Javier Lizaur, Maitane Perez, Igor Razkin, Sergio Salinas, Edurne Segura, Julio César Terrazas, Laura Villanueva
ZUZENDARITZA: Alvaro Morales
EKOIZPENA: Escuela Navarra de Teatro
IRAUPENA: 60'



8 €

ARDEN PRODUCCIONES
“El idiota en Versalles

Apirilak 24 larunbata- 20:00etan

Zer egin dezake Molièrek, komedia-idazleak, tragedia klasikoa egiteko agindua betetzeko? Nola esango dio, bada, ezetz, Eguzki Erregeari? Uko egin? Hasiera-hasieratik egin izan dio arteak aurre boterari. Sortzaile guztiek ikusi dute beren burua elkarbizitza gogor horretan murgildurik: gobernatzen dutenekiko mendekotasuna dute sortzaileek, eta agintariek sortze-lanen kontrola darabilte.
Umorez eta sarkasmoz beretiko ukitua erantsita antolatu du testu hau Arden konpainiak, inguruan duen guztia islatzeko sortzaileek daukaten armarik egokiena erabilita.

EGILEA: Chema Cardeña
BANAKETA: Juan Carlos Garés, Amparo Vayá, Chema Cardeña, Jerónimo Cordelles
ZUZENDARITZA: Carme Portacelli, Chema Cardeña
IRAUPENA: 90'

Bazkideentzako doan


10 €

zugan ni 2009-2010
Gazteen Antzerki Jolas Gunea

Apirilak 28 asteazkena - El Carmelo Ikastetxea - Igorre 2 - 20:00etan
Apirilak 30 ostirala - Zelaieta - Igorre 1 - 21:00etan

Durangoko San Agustin Kultur Gunearen, Zornotza Aretoaren, Elorrio Arriola Kultur Aretoaren, Igorreko Lasarte Aretoaren eta Iurretako Kultura-etxearen lankidetzaz, Markeliñe antzerki taldeak zuzendutako proiektua da "Zugan Ni". Eskualdean, 14 eta 18 urteko gazteen artean arte-sorketa eta antzerki-ikuskizunen antzezpena sustatzea da helburu.


3 €

la zaranda
“Futuros difuntos

Maiatzak 7 ostirala - 21:00etan

Hogeita hamar urte darama La Zaranda taldeak lanean, eta nazioarte mailan kultukoak diren elkarte hautatuen arteko bat dugu. "Futuros difuntos" lanak heriotzan eta eromenean murgiltzen du Jerezeko talde hau, irudi txundigarriekin, musika kera hunkigarrian azpimarraturi keta poesiak kolpaturik. Bizitzan bezalaxe, umore ukituak ere baditu, nahiz eta azkenean irribarrean izozturik geratu.

EGILEA: Eusebio Calonge
BANAKETA: Gaspar Campuzano, Francisco Sanchez, Enrique Bustos
ZUZENDARITZA: Paco de la Zaranda
IRAUPENA: 80'

12 €

KATU BELTZ
“La lengua de las mariposas

Ekainak 4 ostirala - 21:00etan

Manuel Rivas-en testu ezaguna (1996ko Narratiba Sari Nazionala), Iñaki Rikartek eta Alberto Huicik taularaturik, inork zalantzan jarriko ez duen maisutasuna zeta aktorelan bikainaz.
"La lengua de las mariposas" gizakien alegia da, denboraren ikuspegitik ikusita; inozentziaren galerari buruzko ipuina, sentimenduz, oroitzapenez, irudiez eta antzinako emozioez bete-beteta dagoen saski-naskian ordena jartzeko lekua.

EGILEA: Manuel Rivas
AKTOREA: Alberto Huici
MUSIKA EGILEA: Luis Mari Moreno
BERTSIOA ETA ZUZENDARITZA: Iñaki Rikarte
IRAUPENA: 65'

8 €

UMEENTZAKO ANTZERKIA

MARKELINE ANTZERKI TALDEA
“Uharte ezezaguna

6 urtetik gora
Urtarrilak 8 - 20:00etan
Urtarrilak 9 - 18:00etan

"Uharte ezezaguna", Jose Saramago, idazle portugaldarren ipuinean oinarritutako jatorrizko sorkuntza lana da, familia osoari zuzendutako keinudun lana.
Haurrentzako interesgarri izango den helduen ipuina edo guztien artean gogoeta egiteko haur fabula da antzezlan hau.
Bi pertsonaiaren arteko adiskidetasun istorioa, loturak ezartzen dituzten ohiturei, itsasontzi eta askatasun buruzko istorioa. Haurrak eta helduak era berean alaitzea, harritzea eta unkitzea da istorio honen helburua.

ZUZENDARITZA ETA DRAMATURGIA: Markeliñe
BANAKETA: Fernando Barado, Sandra Fernández, Itziar Rekalde
ARGI DISEINUA: Paco Trujillo
ZUZENDARITZA ARTISTIKOA: Marijo de la Hoz
LAN TEKNIKOAREN ARDURADUNA: Jon Kepa Zumalde
KOORDINAZIOA: Joserra Martinez
IRAUPENA: 55'
Euskeraz

4 €

la maquiné
“Artea

4 urtetik gora
Otsailak 27 larunbata - 18:00etan

Musika, mugimenduz eta naturaz betetako lana, izaki baten jaiotza nolakoa den azaltzeko metaforez josia. Basoan gertatzen da istorioa, eta ikuslea arte baten hazkunde poetikoaren lekukoa da, hazi nimiñoa denetik zuhaitz ederra bihurtzeraino. Bere bizitzaren historiaz gozaraziko ditu arteak txikienak.

ESATARIA: Maite Arrese
AKTOREAK: Elisa Ramos, José Rodriguez
MUSIKA ZUZENEAN: Daniel Tarrida, Morten Jespersen
MUSIKA EGILEA: Alvaro Guijarro
ZUZENDARITZA: Elisa Ramos, Joaquín Casanova
IRAUPENA: 45'
Euskeraz

4 €

GORAKADA TEATROA
“Julio Verneren azken bidaia

Apirilak 17 larunbata - 18:00etan

Hirurogeita hamazazpi urte bete ditu Vernek, ikusmena nabarmen urritu zaio, eta badaki denbora amaitzera doakiola, erlojua kontra duelako. Bulegoan dago, bertatik irten gabe, lan eta lan. Hil aurretik, idazten ari den istorioa amaitzeak obsesionatzen du. Ezin utz dezake amaitu gabe, istorioaren neskato protagonista, Dodó, bertan behera lagako bailuke, nekez itzuli daitekeeneko leku batean.

EGILEA: Joki Oregi
IDEIA ETA GIDOIA: Jokin Oregi, Alex Diaz
BANAKETA: Javi Tirado, Ainhoa Alberdi, Zigor Bilbao
MUSIKA: Fran Lasuen
ZUZENDARITZA: Alex Diaz
IRAUPENA: 55'
Euskeraz

4 €

LABURMETRAIAK

KIMUAK 08
2008ko Euskal Film laburrik onenen bilduma

Otsailak 5 ostirala - 21:00etan

"ASAMARA" Jon Garaño, Raul Lopez 9'
"AUTORRETRATO" Javi Alonso, Raul Lopez (gazteleraz) 14'
"BERBAOC" Arteleku (Vuk Jevremovic, Xabier Erkizia) 5'
"COTTON CANDY" Aritz Moreno 11'
"ON THE LINE" Jon Garaño (gazt.) 12'
"EL TIEMPO PRESTADO" David Gonzalez (gazt. 16'
"TRAS LOS VISILLOS" Gregorio Muro, Raul Lopez (gazt.) 16'
"YO SOLO MIRO" Gorka Cornejo (gazt.) 19'


3 €

MUSIKA

BUNPADA Sound taldea
“Anitzak hitzak

Urtarrilak 29 ostirala - 21:00etan

Bunpada Sound musika taldeak, Anitzak ekimenarekin batera, "Anitzak hitzak" CDa aurkezten du. Hainbat jatorri duten musikariak elkartu dira proiektu honetan, aniztasuna abiapuntu eta hari eroale duten musika eta testuak proposatuz. Euskal Herriko, Magrebeko, Angolako, Kantabriako, Irlandako eta abarreko musika atalak. Estilo ezberdinak (rapa, reggae, rocka, folka...) bat eginik kanpoko aldeko mugez gain aritu eta unibertso anitza eta koloretsua sortzeko.

Kitarrak: David Nanclares
Trikiak-programazioak: Asier Ercilla
Ahotsa: Endika Abella (rap)
Beat Boxer: Rufo
Break: Txino, Malaka
Bertsolari bat


10 €

Famili osorako opera
Bartolome ertzilla musika eskolaren abesbatza eta orkestra

“Der Namenfest. Aitonaren urtebetetzea

Maiatzak 28 ostirala - 20:00etan

Durangoko Bartolome Ertzilla musika eskolako kantu koru ikasleek eta orkestrak F.X. Süssmayr-ek konposatutako "Der Namenfest" operaren moldaketa dakarkigute.
Gertaerak XVIII. mendean daude kokaturik, jauregi batean. Etxeko jaunaren (aitona) urtebetetzea da, eta ilobek festa prestatu diote, adiskide guztiak gonbidatuta.

EGILEA: Franz Xaver Süssmayr
GIDOIA ETA AHOTSEN ARDURADUNA: Agurtzane Mentxaka
ZUZENDARITZA: Irati Ortubia
IRAUPENA: 60'


4 €

ZINE-KLUBA
"Moon" ERRESUMA BATUA, 2009
Duncan Jones
Urtarrilak 12 - 20:00etan
97' Bertsio bikoiztua
David Bowiren semeak sinatzen du zientzia-fikziozko film hau. Filma Sitgeseko azken jaialdiko irabazle nagusia izan da. Oso urrun ez dagoen etorkizunean dago girotuta. Astronauta bat isolatuta dago ilargiko meategi batean. Bere kontratua amaitzear dago, baina zerbait okertzen hasten da, eta berari dagokion sekretu izugarriaz jabetuko da.

GIDOIA: Duncan Jones, Nathan Parker

BANAKETA: Sam Rockwell, Kaya Scodelario, Matt Berri, Kevin Spacey
Festival de Sitges 2009: Mejor película, Mejor actor (Sam Rockwell), Mejor guión, Mejor diseño de producción


3,40 €
"Sin nombre" mexico, 2009
Cary Fukunaga
Urtarrilak 26 - 20:00etan
96' Jatorrizko bertsioa - gazteleraz
Sayra, Honduraseko neska gaztea, aitarekin elkartuko da, elkarrekin Estatu Batuetara bidaiatzeko; Chiapasetik aurrera kargako bagoi baten sabaian bidaiatuko dute. Bertan naturaren eta indarkeriaren esku daude. Bitartean, mara talde bateko kide batek taldetik banandu eta kargako tren batean ihes egingo du.

BANAKETA: Paulina Gaitan, Edgar Flores, Karl Braun, Kristian Ferrer, Diana García
Festival de Sundance: Mejor dirección, Mejor fotografía


3,40 €
"Mi vecino Totoro" japon, 1988
Hayao Miyazaki
Otsailak 9 - 20:00etan
86' Jatorrizko bertsioa gaztelerazko azpitituluekin
Chihiroren bidaiaren zuzendaria, une honetan hemen estreinatzen den zinta honekin hasi zen mundu osoa liluratzen. Bertan, 50eko hamarkadan landa gunera doan Japoniako familia baten istorioa kontatzen digu. Aitak, unibertsitateko irakasleak, bere alaben irudipena pizten du, iratxoei, mamuei eta etxeak babesten dituzten izpirituei buruzko alegiekin eta magiaz betetako istorioekin...

BANAKETA: Animazioa

3,40 €
"El imaginario del Doctor Parnassus" erresuma batua, 2009
Terry Gilliam
Otsailak 23 - 20:00etan
112' Bertsio bikoiztua
Parnassus doktoreak zuzentzen duen zirko ibiltariaren istorioa. Bertako langileek uste baino askoz gehiago ematen diote ikusleei. Filma errodatzen ari zen bitartean Heath Ledger antzezlea hil eta gero, hiru antzezlek amaitu zuten haren lana, pertsonaia bera antzeztuz, hiru errealitate desberdinen bitartez: Johnny Depp, Jude Law eta Colin Farrell.

GIDOIA: Terry Gilliam, Charles McKeown
BANAKETA: Christopher Plummer, Heath Ledger, Tom Waits, Johnny Depp, Jude Law, Colin Farrell


3,40 €
"Adventureland" e.e.u.u, 2009
Gregg Motola
Martxoak 9 - 20:00etan
108' Bertsio bikoiztua
"Daytrippers" Indiako harribitxiaren zuzendariak sinatzen du 1987ko udan girotutako komedia hau. Bertan, unibertsitateko titulua lortu berri duen gazte batek nahiko lanpostu eskasa onartu beharko du herriko jolas parkean. Horrela lortu zuen inoiz imaginatuko zuen lanik txarrena... baina bere bizitzako garairik hoberena bizi izan zuen.

ZUZENDARITZA, GIDOIA: Gregg Motola
BANAKETA: Eisenberg, Kristen Stewart, Ryan Reynolds, Martin Starr
MUSIKA: Yo la Tengo


3,40 €
"Let's get lost" e.e.u.u, 1988
Bruce Weber
Martxoak 23 - 20:00etan
112' Jatorrizko bertsioa gaztelerazko azpitituluekin
Inguru honetan filmatu eta 22 urtetara estreinatu den "Let's get lost" lana Weberrek Chet Baker tronpeta jotzaile eta abeslari estatubatuarraren bizitzaren inguruan duen liluratik sortu zen. Sortzaile bikain bezain bere buruaren kalteko honen bizitzako azken egunak kontatzen dituen dokumentu bikaina da. Horretarako, zuzendariak azken biran errodatutako materiala erabili zuen. Material horren barruan daude Bakerekin berarekin, haren emaztearekin, seme-alabekin, adiskideekin eta neskalagunekin egindako zenbait elkarrizketa.

ZUZENDARITZA, GIDOIA: Bruce Weber
BANAKETA: Chet Baker,...
Oscars 2009: Nominado al Oscar al mejor documental
Festival de Venecia 1989: Premio de la crítica


3,40 €
 
PREZIOAK eta ABONOAK
ZUZENEKO IKUSKIZUNAK (haurrentzako programazioa izan ezik)
"10.1" 10,00 €
"Anitzak hitzak " 10,00 €
"Exitus" 10,00 €
"La muerte y la doncella" 14,00 €
"El mundo al revés" 8,00 €
"El idiota de Versalles" 10,00 €
"Futuros difuntos " 12,00 €
"La lengua de las mariposas" 8,00 €
5 IKUSKIZUNETARAKO ABONUA 40,00 €
BAZKIDEEN ABONUA 30,00 €
Bazkideentzako doaneko ikuskizuna "El idiota de Versalles" izango da, eta apirilaren 22an eta 23an, 19:30etik 20:30era, jaso daitezke sarrerak.
Eusko Jaurlaritzaren KULTURA BONUA erabilita eskura daitezke bonuak (bai zuzeneko bonuak eta zinerakoak ere).
ZINEA
Arrunta 4,00 €
Haurrak 2,60 €
Zine-kluba 3,40 €
Asteburuko 4 filmetarako abonua 10,00 €
zineklubeko 4 filmetarako abonua 9,40 €
Eusko Jaurlaritzaren KULTURA BONUA erabilita eskura daitezke bonuak (bai zuzeneko bonuak eta zinerakoak ere).

 
orokor_e.php
zelaieta_a_e.php
zornotza_a_c.php
euskaltegia_a_e.php
zubiaur_e
liburutegia_e
loturak_e.php
egutegia_e.php
popu
gazte
argitalpenak
amorebieta etxano udaletxearen webgunea
 

<<     Ekaina 2010     >>
Ast
Ast
Ast
Ost
Ost
Lar
Iga
 
1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
    
andres espinosa webgunea
HAIZETARA 2010

 
   
     



© Ametx Erakunde Autonomoa
zelaieta@ametx.net Telf: 94 630 06 50 Fax: 94 630 06 51